Mugetatik Klubak ez ditu 2025ean Lezamako Mugetatik proba tradizionalak antolatuko. Ez dugu, beraz, Mendi Ibilaldia izango, ezta 25 km-ko mendi lasterketa ere, ezta 14 km-ko lasterketa, Txikien Ibilaldia eta GZB (Gan- guren Ziztu Bizian) ere.
20. urteurrenaren atarian erabaki dugu “impasse” bat irekitzea, aukera eta denbora ematen diguna hausnar- ketarako, baliabideak neurtu eta indarberrituta itzul gaitezen aukerak ikusteko.
Duela 19 urte hasi ginen, ia baliabiderik gabe, baina ilusio handiarekin eta dozenaka lezamarren baldintzarik gabeko laguntzarekin. Beraientzat gure lehen esker on eta aitorpen keinu nagusia.
Parentesi hau irekitzen dugu, urte hauetako lanarekin Lezama modalitate eta adin guztietako mendizaleen mapan jarri eta gero. Lezamako Mugetatik mendi lasterketa eta ibilaldia biltzen zituen Euskal Herriko ekitaldi bakanetakoa izanik jaio zen, eta lehen urteko arrakasta iazko azken urtera arte errepikatu da.
Hasieratik adin guztietako lezamarrek parte hartu dute probetan eta baita bere inguruan antolatu den jai herri- koian ere. Gazte askorentzat, eta ez hain gazteentzat, tradizio eta motibo bihurtu zen koadrilarekin edo familiarekin geratzeko, eta lehiatzeko ere!. Gure esker ona beraientzat ere eta, baita ere gure deia, neurri handi batean haien esku baitago Lezamako Mugetatik ekimenaren etorkizuna.
Geldialdian sugarra piztuta mantentzeko, aurten ere jarduera batzuk antolatu nahi ditugu. Lezamako Muge- tatik ospatu beharko zen egunerako, abuztuaren 31rako, edo agian jaietako iganderako, GANGURENERA IGOERA HERRIKOIA antolatu nahi dugu, sorpresa batzuekin animatzen diren guztiontzat
Horren guztiaren berri emango dugu behar bezala. Animo eta gora bihotzak!!!
Gora Lezamako Mugetatik!